Diska berria

BOST ! Baionan Kantuzen KD berria !

Hilabeteko laugarren larunbatean eta Baionako Bestetan beti present da Baionan Kantuz Merkatuko galerian, Lacarre eta Jacques Portes plazetan (Baionako Bestetako Karrrikaldiren lekua) eta berrikitan Katedraleko Kalostrapean, hots, bere hiriko eta euskal kantu herrikoiaren bihotzean.

Ohidurazko kantuetarik ….

Ixil ixilik dago portuko kantua edo Bortietako elürra, pastoraletako artzainen orroa Etxahunek idatzia, jenden botz eta bihotzak altxatzen dituen xiberuko basa ahaide ezaguneraren musikaren gainean, hor daude

Euskal Herriko erreferentziazko kantu egileak direnenak

Oskorriren Topa dagigun, Benito Lertxundiren Zenbat gera eta Itsasoari begira, Anje Duhalden Maitasun aroak eta Gogoaren baitan, Monzonen Bai Euskarari (Baionako Ikastolako haurrek kantatua), Jojo Bordagaraien Mariñelaren kontra pasa (Janbattitt Kamusarri, 18garren mendeko idazlearen olerkiko hitz guziekin) edo Otxalderen Bale ihizi rekin.

Lehen euskal rokaraino !

Hori izanki euskal rokaren aitatxia den Niko Etxarten Euskal Rock’n’roll beste kantuen gogo berarekin eman duena Tuntunak (Baionan Kantuz antolatzen duen elkartea).

KD huntan bestalde, euskal kantua berpiztu zuen «Ez dok Amairu» mogimendua ere gogoratua da, Errota zahar maitea eta Itsasoan urak haundi, Xabier Lete eta Lurdes Iriondok kantatzen zituzten Julen Lekuonaren kantuekin; ahantzi gabe beren Iparraldeko errefera zen Mixel Labeguerie’ren Oi kanta Berri. Hots puxka bat ahantziak diren oinarrizko euskal kantuak daude, gaineratekoak ber bidean direlarik, hain dira amiagarriak.

Dizka hunek pizten du lagunen artean kantatzeko gogoa, arras pixkorrean den Tuntunak ondu duen kalitatezko musika laguntzarekin, Baionan Kantuzek ospatzen duen 15 garren urte buruaren karietarat. Eta melodia horiek errepikatu nahi dituenak kantuen hitzak eta musika akordioak aurkituko ditu beti bezala Baionan Kantuzen KDeetan, datxikola den liburuttoan.

Bost Kdea entzuteko arras goxoa da, kantuz artzeko lagungarria, beharrezkoa euskal kantuaren ezagutzeko eta praktikoa.