Aberriaren mugak

Hitzak - Auteur
Txomin ARTOLA

Musika - Compositeur
Txomin ARTOLA

> Les paroles :

Nire aberria lurra bezain zaharra da
Bainan ez da lurra bakarrik.
Haizeak bezala inguratzen nau eta
Lotzen, askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
Beti bera, berria beti
Epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
Ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak euskararenak
Gure baitan daude gehienak
Eusakara zabalduaz lau haizetara
Zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da,
Hitzezkoa ta hitzekoa.
Altzairuzko txakolin ardo zurezkoa
Eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da
Oroimenean arindua
Itsas laminen baten erdoilezko kantu
Etorkizunez fosildua.



Aberriaren mugak.......

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com