Topa dagigun

Hitzak - Auteur
Jon SARASUA/OSKORRI

Musika - Compositeur
Ukrainiar kantua

> Les paroles :

 

Errioxak Baigorriko Bakio nahiz Getariko

Topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko. (bis)

Umeak arretaz horni gazteei hitza eskaini

Gaztetxoago eta haurrago izan gaitezen geroni. (bis)

Ez uka amonei hitzik entzun agureei pozik

Zaharra ez da izandakoa luzaroan dena baizik. (bis)

Hierarkia da lehorra harremana emankorra

Errespetuan dago gordeta emakumeen altxorra. (bis)

 

 

Topa !

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com