Urtarrilako Baionan Kantuz

Baionan Kantuz : urteko lehena

11:00 : Lakarra plazan
11:45 : Auzitegi zaharraren aintzinean

  >> bideoak ikusi

Urtea airoski utzi ondoan, ber airostasunean hasteko enbeiarekin Tuntunak prestatu du larunbat huntako urteko lehen hitzordua. Alta joandakoak gogoan iraganen da hunen lehen partea : berriki utzi gaituen Joxean Artze, Euskal Herriaren himnoa den Txoriak Txori kantuaren idazlea, Ez Dok Amairu mogimenduaren sortzailea gogoratua daike . Baionan Kantuzen sortzaileetarik izan den Patrick Frantchessena baionesari begi klixka bat eginen zaio ere Dama gazte xarmant bat kantuarekin, harekin hasi bidearen aintzina jarraikitzeko.
Kantu berri gisa, Eiha eiha, Forges de l’Adour enpresan sortu kantua daike errepikatua, urbileko historiaren lekuko. Bigarren partea usaiako auzitegi xaharreko mailetan xaramelatua daike.

Kantuen programa :

Lakarren :
 
- Bale ihizi (28), dama gazte (37), trapu zaharrak (19), de trevillen azken hitzak (39),
- Papo gorri (27), Txoriak txori, ehia ehia (49).
 
Auzitegian :
 
- Ttiki ttikia (28), zazpiak oihal batetik (29), baratze bat (12), behin batean Loiolan (55),
- Martxa baten lehen notak (13), itsasoan urak handi (16), eperra (7), guk euskaraz (6).



< Retour à la liste d'actualités