Baionan Kantuzen 29garren urtebetetzea
BAIONAN KANTUZen 29garren urtebetetzea
Apirilaren 25an 11:00 Jacques Portes plazan (Galeries Lafayette aintzinean)
Baionan Kantuz ekimenak bere 29 garren urtemuga ospatuko du apirilaren 25ean.
Urte bat gehiago eta beti pixkor ! Eta adin eder batetarat heltzeko mugan...
Manera guziz euskal kantuaren eta kultura herrikoiaren martxak ez du adinik. Baionako Ikastoletako buraso eta lagunak, dohain baino gehiago borondaterekin kantuz hasi ziren lehen eguneko kemen berarekin urtemuga hori ospatuko da, Euskal Herriko leku ainitzetatik jin kantariekin apirilaren 25 huntako hitzordurat.
Gainerat Xingar feriak hartua duke Baiona eta ohitura zahar horri ongi doakion oihartzun euskalduna ekarriko du Baionan Kantuzek goizeko 11etatik haste. Jacques Portes, Karrikaldiren plaza daike lehen elgarretaratzearen gunea (euria balitz, Albert 1er ondoko eskolan) oren bat eterdi kantu alai et ere fandangoekin.
Xingar feria denez, jatetxeetan lasaiki bazkaltzea ezinezkoa da, beraz Baionako Ikastolen laguntzari esker guhaurek antolatzen dugu bazkaria San Andres auzoan den Unibertsitateko jatetxean. Erreserba ezazue apirilaren 19a baino lehen. Zuen guzien errezebitzeko gogoz gaude egun alegera eta koloretsu baten pasatzeko.
Eguneko programa:
11:00 Jacques Portes plazan (Galeries Lafayette aintzinean)
edo ALBERT 1er eskolan euria balitz
13:30 Apairua - erreserbatu behar da emailbat igorriz : g_quihillalt
hotmail.com apirilaren 19a aintzin.
Baionako ikastolek dute bazkaria prestatzen. San Andreseko Unibertsitateko jatetxean izanen da. Prezioa : 30 € bakotxak
Menua:
Izokin eta gasna fresko verrina
-
Bakailao frijitua
Piper eta tomate erreak
Patata berriak
-
Gasna
-
Fruitu entsalada freskoa
-
Fruitu gorri panna cotta
-
Kafea
-
Ondokoa
16:00 Kantu ta mutxiko xingar ferian !
Zahakin peñaren aintzinean.
Kantuen programa :
Gernikako arbola
Arbola gainean
Baratze bat
Ikusi mendizaleak
Azken txanpa
Aitormena
Itsasoari begira
Gogoaren baitan
Ardo xuria
Fandangoa
Egun on
Errota zahar maitea
Arratsalde honetan
Betoin lore
Topa dagigun
Zurekin batera
Zorionak zuri
Guk Euskaraz
Urtebetzeko ospakizunak alaitzerat etorri...




