Baionan Kantuz Maiatzekoa
Baionan Kantuz Maiatzekoa
Maiatzaren 23an
11:00 Euskal museoan
Betiko kantuen usain goxoa duke maiatzeko Baionan Kantuzek den programa lekuko.
Eperra, Goizean goiz jeikirik, Gora ta gora beti, Ez ez dut nahi... hainbat kantu izen entzutea salbu, botzak elkartzen dituztenak, gogoz dakizkigun ezin ahntzizko hitzak harmonia betean emaiten ditugula.
Bainan berrixagoak ere izanen dira, San Martin azken larrosa edo Xorrotxak bezalakoekin, Baionan Kantuz daraman Tuntunak urtetik urterat gehitu dituenak errepertorioan... 29 urte hauetan. Eta bai joan den hilabetean adin hori lorioski ospatua izan ondoan, Baionak segituko du izaiten euskal kantu herrikoiaren bilgunea eta berritzailea, urteburu hortan lehen aldikotz kantatu « Betoin lore » kantuarekin adibidez .
Kantuen programa:
- 63 Eperra
- 5 Betoin lore
- 56 Xorrotxak
- 48 Doala
- 75 San Martin azken larrosa
- 22 Arratsalde honetan
- 16 Bortietako elürra (akapela)
- 19 Gora ta gora beti
- 46 Goizean goiz jeikirik
- 69 EZ ez dut nahi
- 61 Loretxoa
- 43 Arbola gainean
- 50 Guk Euskaraz.
Larunbata arte !



