Baionan Kantuz urteko Azkena !

Baionan Kantuz urteko azkena :

abendoak 31an
12:00 merkatu plazan

kantuz urtea bukatzeko !

Ez daike urtea burura azken Baionan Kantuz bat gozatu gabe eta aurten ere, abenduaren 31ako eguerdian, Tuntuna elkarteko kantari eta musikariek, beren baserritar jauntzia soinean, programa alai eta goxoa eskainiko dute Merkatuko plaza betean (Albert 1er eskolan euria balin bada).

Baionarat egun hortan urbilduko den jendeari baserritar zapiaren emaitea galdegina zaio erakusteko nor giren eta nun gauden, kantuz alaitasunean. Egun hortan programa aberatsa eta herrikoia izanen da, kantu ezagunekin eta berriagoekin, Gozategiren « Egun on » kantua bezala, segidan beharrian sartzen dena.   

31a arte eta anartean botza berotzeko,
kantuen programa : 

- 09 Egun on
- 41 Kontrapas
- 66 Armstrong
- 50  Baratze bat
- 42 Herria zain
- 53 Ardo xuria (a kapela)
- 40 Zeren zeren
- 31 Gogoaren baitan
- 63 Arratsalde honetan
- 17 Azken txanpa
- 61 Bake mina
- 51 Topa dagigun
- 48 Guk Euskaraz

Liburuttoa salgai izanen da 3 € prezioan.

Asteazken arte !

 

 

<- retour: