Baionan Kantuz - Musikaren besta

Baionan Kantuz Musikaren bestan

18:00 Euskal Museoan

Musikaren Bestak bakotxari bere kantu eta musika nahiaren plazaratzeko ahalaren emaitea zuen helburu hastapenean eta erran daiteke Baionan Kantuz ideia beretik doala 28 urte hauetan, bakotxari orentto batez kantatzeko parada emanez.

Aurten ere ekainaren 21ean, present daike Baionako hiriaren egitarauan arratseko 6etan, Euskal Museoaren korralean.

Programa alai eta sentiberatsua prestatu du Tuntuna elkarteak kantu xahar eta berriagoarekin “Eperra”tik haste “Xorrotxak”eraino, Itoizen “Lau Teilatu”tik pasatuz.

Denak gomit zirezte parte hartzerat ez bakarrik so egile gisa bainan aktür gisa, Musikaren Egunaren hastapeneko izpirituaren haritik, Musikaren Pesta osoki gozatzeko gisan.

Kantuen programa :

- Gora ta gora beti          25
- Norat hoa                    58
- Lau teilatu                   51
- Lore pollit baten bila     16
- Doala                          46
- Errota zaharra             21
- Arrainak eijer begiak    30 akapela
- Xorrotxak                    54
- Arbola gainean            11
- Ardiak lerro lerro         52
- Bale ihizi                     44
- Eperra                        16
- Guk euskaraz              48

Larunbat arte !



<- retour: