Baionan Kantuz Sartzea : Irailaren 27an
Baionan Kantuzen sartzea :
Irailaren 27an 11:00 Euskal museoaren aintzinenan
Bakotxak bere aldi, Baionan Kantuzek bere sartzea ainitzek baino berantago egiten balin badu ere, betiko iraileko laugarren larunbatean.
Baionako Bestak eta orduko xaramelak ahantziak dira bainan gogoa ez da ttipiagoa eta ikasturte berri hau kar haundiarekin abiatzen du Tuntunak. Eta ikasturte hitzean « ikas » hizkia baita, lehen hitzordu huntan kantu berri bat proposatua daike : « Mariñelaren zai » Sorotan Bele taldearen kantu famatua, bere Laugako kantaldian eman zuena publikoaren plazerrarendako. Gainerateko kantuetan betikoak eta berriagoak nahasiko dira, musikarekin edo akapella (bat bederen) euskal kantu herrikoiaren mirail eta gustagarria izan nahian.
Ez hutsegin irailaren 27ko Baionan Kantuzen 28garren sartzea, Euskal Museoaren aintzinean goizeko 11etan ttanko (Albert 1er eskolan euria balitz), ikasturte guziko tonua emanen baitauziete, tonu indartsu eta airosa. Larunbat arte
Kantuen programa :
- Oi kanta berri 64
- Jon zaharra 9
- Mariñelaren zai 8
- Doala 46
- Azken txanpa 17
- Ilargia 65
- Lau haizetara 72
- Bale ihizi 44
- Ituringo arotza 48
- Azken dantza hau 49
- Herria zain 42
- Athenryko zelaiak 68
- Guk euskaraz 48