Errepika publikoa !
Baionako bestak :
errepika publikoa ostegun huntan 18:00 Euskal museoan
Baionako Besten usaina hedatzen hasia da jada hirian berean eta ere errepika guneetan.
Baionan Kantuz deraman Tuntuna soinulari eta kantari elkarteak bere hiru emanaldien errepikak hasiak ditu.
Karrikaldin daike usaian bezala Besten ostegun, larunbat eta igandean arratseko 8etan Dantzazpi eta gero, jendea kanta arazteko.
Ostegun huntan, kantua gustukoa dutenak gomitatuak dira Euskal Museoan Tuntunak eginen duen errepika publikorat.
Programan usaiako kantu alegerak eta ere Besten karietarat kantatuak diren jotak, aurten ere jota berri batekin garaiko berritasun bat aipatzen duena : adimen artifiziala.
Horren deskubritzeko eta trenpuan izaiteko Bestendako, arratseko 6etan jin Euskal Museorat !




