Baionan Kantuz : 28 urte !
Apirilaren 26an : Baionan Kantuzen urte betetzea 28 urte !
11:00 Albert 1er eskolan (aterbean, Galeries Lafayette ondoan)
ta gero 13:00 au Kalostrape (betea da)
Denboraren orratzak ez du barkatzen eta urte bat gehiago markatzen du bakotxarentzat bere tenorean. Baionan Kantuzen 28. urtebetezea apirilaren 26eko iragartzen du eta gogotik ospatzeko asmoa du animazio hau deraman Tuntuna elkarteak.
Duela 28 urte Baionako ikastolek sortu elgarretaratzeak hainbeste iraunen zuenik nehorek ez zuen aintzin ikusia, nahiz jakin zer den kantuaren indarra euskaldunen artean. Harek zuen, Euskal Herri osoan hedatu geroztik karrikan kantatzeko molde hori eta indar berak du iraunarazi orai arte. Hortako euskal kantuaren adixkide guziak gomit dira larunbatean Albert 1er eskolan (aterbean), oren bat eterdiz kantatzerat programa aberats eta airosa.
Besten artean, Seaskaren 25 urtekari Baionan egin zen kantua « Doala » daike, gogoratuz Baionan Kantuzen hastapeneko himnoa zela.
Usaiako jarraitzaleetaz gain, beste zonbait talde juntatuko dira egun hortan, Iruña edo Bigorra aldeko Semeac etik elgarrekin urtebetetzearen ederki ospatzeko.
Kantuen zerrenda :
Gernikako arbola
Agure zaharra 23
Doala 69
Ez ez dut nahi 61
Zenbat gera
Azken txanpa 35
Ardo xuria 77
Fandango
Haizea 44
Zurekin batera 10
Erribera 39
Gogoaren baitan 51
Ilargia 21
Aitormena 46
Jon zaharra 53
Xalbadorren heriotzean
Nola bizi hala kanta 29
Zorionak zuri
Guk euskaraz 71
Larunbat arte