Baionan Kantuz Urrikoa
Baionan Kantuz 2025 Urrikoa :
urriaren 25an
11:00 Euskal museoan
(euria balinbada: Albert 1er eskolan)
Sartzea airoski egin du Baionan Kantuzek joan den hilabetean, jende ainitzen presentzia aktiboarekin Euskal Museoaren aintzinean, sartze igurikatua zelako marka.
« Mariñelaren zai » kantu berria estrenatua izan da eta helduden larunbateko hitzorduak ere berea izanen du : Gozategi taldearen « Egun on » kantu alegera. Horiekin xaramelatuko den programak ez du edertasun eta kolore eskasik izanen usaian bezala.
Kantu ainitzen entzuteko parada daike goiz hortan Baionako aretoetan, bainan Euskal Museo aintzineko hitzorduan praktikatzeko parada ere daike, kantuaren eta bakotxaren onerako.
Euria balin bada, aterbea Albert 1er eskolan izanen da, Karrikaldi iragaiten den Jacques Porte plazaren aldamenean, esukal kulturak Baiona guziko plazak eta karrikak ziliportatzen baititu noiz nahi
Kantuen programa :
- Ez ez dut nahi (67)
- Mariñelaren zai (8)
- Aberriaren mugak (22)
- Egun on (9)
- Lau teilatu (51)
- Goizean goiz jeikirik (43)
- Ama zer duzu nigarrez (56)
- Eki eder (29)
- Dama gazte xarmant bat (37)
- Xorrotxak (54)
- Mundurat eman ninduzun (15)
- Nola bizi hala kanta (38)
- Guk euskaraz (48)
Larunbata arte !